All Iron Bizkaia
  • Mapa
  • Zatoz bisitatzera
  • Burdinaren Pasaiak
  • Galeria
  • All Iron. Proiektua
  • All Iron. Artea eta Poesia
  • Zubi Transbordadoreak
  • Español
  • Menu

SARRERA KONBINATUA BIZKAIA ZUBIA + MEATZARITZAREN MUSEOA

OINARRIZKO SARRERA 7,50€

SARRERA MURRIZTUA 6€

EUSKAL HERRIKO MEATZARITZAREN MUSEOA

Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokiona. Meatzaritza alorreko Estatuko erreminta eta material bildumarik osoena biltzen du, besteak beste, bagoiak, zaurituen esku-oheak eta mailuak baitaude ikusgai. Museoa inguratzen duen Concha II meategia garai batean Europako burdin meatze handiena izan zen. Meategi horrek 50 kilometroko lurrazpiko galeriak ditu.

Bisita gidatuak, audiogidak eta denda daude.

Museotik 5 kilometrotara, Zugaztietako Meatze-Auzunearen Hirigune Historikoa kokatzen da. Auzo hau, XIX. mendearen amaieran sortua, meategien ustiapenari lotuta garatu zen.

Bº Campodiego, S/N  – 48500 Gallarta (Abanto-Zierbena) BIZKAIA

Telefonoa: +34 946 363 682

Posta elektronikoa: informacion@meatzaldea.eus

Web: http://www.meatzaldea.eus/

BIZKAIA ZUBIA

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2007an, Bizkaia Zubia Euskadiko Mundu Mailako lehenengo Ondarea izan zen, baita aitortutako lehenengo Industria Ondarean Espainian ere.

Zubia irekita dago urte osoan, eta ontzitxoak etengabe funtzionatzen du asteko egun guztietan, egunez eta gauez. Goiko pasabidea urteko egun guztietan bisita daiteke, 10:00etatik 19:00etara behe denboraldian (azarotik martxora) eta 10:00etatik 20:00etara goi denboraldian. Igogailuak ditu pasabidera igotzeko, baita audio gida zerbitzua ere. Goian, aire libreko erakusketa batek azaltzen du zubiaren historia, inguruko udalerriekin lotuta.

Behealdean, ontziratze sarbideen ondoan, oroigarrien dendek eta terraza panoramikoek (bi aldeetan) osatzen dute multzoa.

C/ Barria, Nº 3 – Bajo 48.930 Las Arenas (Getxo) BIZKAIA

Telefonoa: +34 944 801 012

Posta elektronikoa: promocion@puente-colgante.com

Web: https://puente-colgante.com/

Fetching directions......
Reset directions
Print directions

Fetching directions......
Reset directions
Print directions
© Copyright All Iron Bizkaia | Diseño web REWINDTHECITY
Scroll to top