BURDINAREN PASAIAK
Meatze paisaiak. Baliabide naturalak, burdina eta haren erauzketa. Espazialki Nerbioi itsasadarraren bokalearekin eta behe ibilbidearekin erlazionatuta dauden meategi nagusiak ezkerraldean eta bertako mendietan daude kokatuta, batez ere Somorrostroko haranean txertatuta dagoen antzinako eskualdearen barrualdean (Trapagaran, Abanto Zierbena, Ortuella eta Muskiz) eta Galdamesko gailurretan (Grumeran-Eretza mendiak edo herritarren artean ezagunagoak diren moduan, Trianoko Goi Mendiak). Lau zona bereiz daitezke:
- Muskiz, non Pobeña – Kobaron meatze barrutia dagoen. Meategi azpimarragarriak: Amalia Vizcaína (ospetsuena), Josefa meategia eta La Demasía a Complemento. Ingurune horretan kokatu ziren lurraldean meatzeen ustiaketa intentsiboa bultzatu zuten lehenengo konpainiak; besteak beste, Orconera Iron Ore. Trapagarekin eta Abanto-Zierbenarekin erlazionatuta.
- Abanto-Zierbena, Gallarta eta Bodovalleko Ebakitzea, ezaguna ere Concha II izenarekin (Meatzaritzaren Museoarekin lotuta). Mantentzen diren meatzeetan ospetsuena eta ikusgarriena, lanean iraun zuen azkena, eta Europako handienetan bigarrena izan zena.
- Trapagaran, Zugaztieta – Matamoroseko meatze ingurunea, eta bertako meategi ezagunenak: “Matamoros”, “Las Cármenes” edo “la Parcocha”. Zugaztieta meatzari herria eta La Reinetako funikularra.
- Galdames, Grumeran-Eretza mendiak. Sauco meatzaritza barrutia, lotura estua duena Bizkaia Zubiaren ibaiertzarekin, burdina Sestao eta Portugalete artean deskargatzen zuen Galdamesko meatze burdinbideagatik.
Meatze inguruneetako paisaiek morfologia, ustiapen sistema eta okupazio sistema propioak dituzte, eta haietan ondare entitate ukigarri bat baino gehiago elkarrekin erlazionatzen dira, gizakiak inguruneotan burdina erauzten zueneko garaia gogora ekarriz:
- Burdina hobiak erauzteko meategiak, aire zabalean.
- Minerala garbitu eta kiskaltzeko instalazioak (garbitegiak eta kiskaltzeko labeak) eta beste entitate batzuk (administrazioko eraikinak, biltegiak, etab.).
- Jendegunea (etxebizitzak eta meatzari herriak).
- Meatze eremu osoa artikulatzen eta komunikatzen duen garraio azpiegitura (plano inklinatuak, aireko tranbiak, burdinbideak eta kargategiak).
* Paisaiaren eta harekin erlazionatuta dagoen guztiaren dimentsio sinbolikoa proiektuaren beste fase batean tratatuko da.

Jendegunea. Iturria: Auñamendi Eusko Entzikopedia. Arg. Garikoitz Estornés Zubizarreta, 1999
Zugaztieta, Trapagaran. Erdiko plaza eta Andre Maria Magdalena eliza

Jendegunea. Iturria: Auñamendi Eusko Entzikopedia. Arg. Garikoitz Estornés Zubizarreta, 1999
Zugaztieta, Trapagaran. Egurrezko meatzari etxea

Jendegunea. Iturria: Auñamendi Eusko Entzikopedia. Arg. Garikoitz Estornés Zubizarreta, 1999
Zugaztieta, Trapagaran. Egurrezko meatzari etxea

Meatze paisaia. Iturria: Auñamendi Eusko Entziklopedia
Trapagaraneko antzinako ikuspegia

Garraio azpiegitura. Iturria: Auñamedi Eusko Entziklopedia. Meatzaritzaren Museoa
Orconera Iron Ore Company-ren aireko tranbia Areetako hondartza zeharkatzen. Atzean, Pobeña

Garraio azpiegitura. Iturria: Auñamendi Eusko Entziklopedia. Ion Bilbaok utzitako argazkia. 1883
Orconeraren Aurora eta Buena Estrella meatzeetako aireko tranbia. Atzean, Serantes mendia

Garraio azpiegitura. Iturria: Auñamendi Eusko Entziklopedia
Orconeraren mineral kargategia Lutxanan (Barakaldo), XIX. mendearen amaieran

Garraio azpiegitura. Iturria: ezezaguna
Sestaotik Galdamesera bitarteko meatze trenbidea, Portugalete - Sestao

Usadioak eta ohiturak. Iturria: Auñamendi Eusko Entziklopedia. 1911
Athletic Club de Bilbao, Espainiako txapelduna, Lamiakoko zelaietan

Adierazpen artistikoak. Iturria: Auñamendi Eusko Entziklopedia. Egilea: Aurelio Arteta, 1922
La mina murala, Aurelio Artetaren lana Madrileko Banco de Bilbao-rako
ALL IRON. Proiektua
Alirón. Garaipen oihua. Kirol probetan garaipena ospatzeko erabiltzen den esapidea. Jatorri eztabaidagarria duen arren, Bizkaian esan ohi da joan den mendean sortu zela, gure burdinazko mendietan, koadrilek mineralezko zain garbienak aurkitzen zituztenean egiten zituzten ospakizunak tarteko, ondorioz jornal bikoitza jasotzen zutela uste baita. Langileburu ingelesak klarionaz markatzen zuen lekua eta ALL IRON idazten zuen. Eta esapidea meatzeetatik Lamiakoko zelaietara iritsi, eta Athletic Club de Bilbaoren garaipenak ospatzeko erabiltzen hasi zen.
Egia ala gezurra izan, kondaira eta esapidea gure kulturaren ahozko ondare ukiezin bihurtu dira, Bizkaia Zubia iragan industrial haren eta Bizkaiaren orain biziaren ikur ukigarria den bezalaxe. Bizkaia Zubia buru duen proiektuak Bilboko itsasadarreko paisaia multzoaren zabalkundea egiten lagundu nahi du, burdinaren bidearen kontzeptuaren ikuspegi integral batetik, kontuan hartuta aztarna materialak ez ezik (mineral hobiak, ekoizpen guneak eta azpiegitura), baita gure memoria industriala osatzen duten “aliroiak” edo ondasun ukiezinak ere (ahozko tradizioak, arteak, erabilera sozialak, errituak, praktikak eta teknikak, etab.).
Bizkaia Zubia, Gizateriaren Ondare buru duen proiektua, UNESCOren Munduko Ondarearen Batzarrean ezarritako 6 C-en estrategiako jardunbide egokiekiko, burdinaren kulturaren zabalkundearekiko eta horren guztiaren inguruan turismo arduratsu bat dinamizatzeko konpromisoa hartuta.
Bizkaiko Foru Aldundia – Diputación Foral de Bizkaiaren finantzaketarekin, 2018rako Bilbo-Bizkaia jomuga sustatzeko eta garatzeko laguntzak.
Transbordadore Zubiak – Transporter Bridges, nazioarteko proiektuaren baitan, edukiak ikertzeko eta bbdd geolokalizatua eraikitzeko eta web arkitektura eraikitzeko eta programatzeko fasean dago. Arduraduna: RewindTheCity.
ALL IRON. Artea eta poesia
Izan ginenaren eta garenaren alegoria, iragana eta oraina. Proiektuaren zeharkako ekintza gisa, bi ikus-entzunezko egin dira Bizkaia Zubiaren bi ekimen artistikoren inguruan. Horrela, burdinaren paisaien memoria arte eta poesia garaikide bilakatu da, parte hartzean oinarrituta.